BIOGRAFIA

ALEX AGUINAGA

 

AEGM-eko 1212 mendiko bazkide aditua eta kirol teknikaria zaildua. Abentura bidaien eta basafaunaren zale amorratua, naturalista eta FAPASeko (Animalia Basatiak Babesteko Funtsa) eta GREENPEACEko lankide aktiboa.

Nire berezitasuna Espainia Iparraldeko eta Kanadako –Mendi Harritsuen eta Yukon kanadarreko lurralde basatiak– naturaren aberastasuna ezagutzeko bidaiak dira.

FILOSOFIA

Natura eta animaliak maite ditut, eta nire pasioa helarazten saiatzen naiz abentura bila eta eguneroko estresarekin moztu nahian nirekin natura ezagutzeko gogoa dutenei. Talde txikiekin bidaiatzen dut beti, habitata errespetatzeko eta nire ezagutza eta eskarmentua partekatuz guztiok elkarrekin batera gozatzeko.

Natura errespetatzea da nire araua, fauna eta flora balioetsita. Ezin da bidaiaz gozatu ezpada ulertuz eta errespetatuz. Ekosistema edo animalien habitata ezertan aldatu gabe. Natura-turismo arduratsuaren alde egiten dut.