Mendi-gidari aditua

Beti liluratu izan naute naturak eta animaliek. Urteak daramatzat mundu osoan zehar bidaiatzen, natura ikusmiratu eta berarengandik ikasten.
Zurekin partekatu nahi dut orain.
Bazatoz nirekin?

Guía montaña

Naturalimits ez da bidaiatzeko edo txangoak egiteko ohiko enpresa bat. Bizipen apartak eskaintzen ditut naturaren altzoan. Proiektu pertsonal bat da, non ardatza ingurumenarekiko eta basa-bizitzarekiko pasioa, maitasuna zein begirunea diren. Horregatik, mendi-gidari edo mountain guide gisa trekking-a, mendi-ibiliak eta hiking-a egiteko eskaintzen ditudan zerbitzuak herrialde eta nazioarte mailan neurrira egindako bidaiekin osatzen ditut.

Helburua da naturak eskaintzen duenaz mundu guztiak gozatzea. Hainbat herrialde eta ingurune guztiz bestelako era batean ezagutzeko aukera emanez. Abentura, basalandareak eta animalia basatiak nahiz ingurumena uztartuta. Hori lortzeko, talde txikiekin egiten dut beti lan. Zerbitzu osoa eta kalitatekoa emate aldera. Habitata errespetatuz eta bizipenaz gozatuz elkar partekatuta.

Zein toki nahi dituzu ezagutzea?

Neurrirako bidaia: Neurrirako bidaiak prestatzen ditut mendi-gidari edo mountain guide gisa dudan prestakuntza eta eskarmentuarekin. Planetaren bazter batean mendiko ibilaldiak, trekking-a edo hiking-a bezalako jarduerak egiteko gogoa duen guztiarentzat. Ez duzu ezertaz kezkatu beharrik izango. Neu arduratuko naiz bidaia, ibilbideak eta bizipen ahaztezin bat izateko behar den guztia antolatzeaz. Zeure ondoan izango nauzu une oro, bizipena eskura jartzen oso-osorik gozatzeko. Esan iezaguzu nora joan nahi duzun, ez duzu beste ezer egin beharrik.

Euskal Herria /Euskadi Basque Country turismo aktiboa: Nire helburuetako bat da Euskal Herrian dauden toki zoragarri guztiak ezagutaraztea. Neure lurra. Ezinbestean bisitatu beharreko tokiak ditu mendi-ibiliak, trekking-a, hiking-a eta abar eginez: Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Txindoki, kostaldeko bideak… Aire libreko espazio horietan Euskadik bisitari eta bertakoentzat eskaintzen duen ekosistema aberatsaz goza daiteke. Funtsezko zati dira, izan ere, euskal gizartea ulertzeko, bere sukaldaritzaren eta kulturaren moduan.

Europako Haitzak: Aire libreko aisialdi zaleentzat baditugu etxetik hurbilago ere derrigorrez bisitatu beharreko espazio naturalak. Adibidez, Europako Haitzen Parke Naturala, Asturiasen. Parke nazional honek basafauna eta basaflora aniztasun zabala eskaintzen die bisitariei. Berebiziko garrantzia du elkar nahasturik bizi diren zuhaitz moten hango ugaritasunak. Baita nahiko ezagunak izan arren gutxitan ikusi ohi diren babestutako espezie batzuk ere, hartz arrea edo otsoa, kasu.

Kanadara bidaia: Nork ez ditu ezagutu nahi izan Mendi Harritsu zoragarriak? Hitzak motz geratzen dira bazter paregabe horiek azaltzeko. Naturaren santutegi hartan edertasuna dario belar, harri eta zuhaitz bakoitzari. Zeharka itzazu nirekin hango larredi, mendi eta lakuak. Bertako basaflora eta basafauna behatuko dugu Kanadan mendi-ibiliak, trekking-a, hiking-a egiten dugun bitartean… Eta, mendi-gidari edo mountain guide zaildua naizenez, une ahaztezinak bizitzeko aukera izango dugu munduko espezierik miresgarrienaren ondoan: grizzly hartza.

Zer ikasi dezakezu nirekin?

Aire libreko aisialdi-zerbitzuez gainera, prestakuntza ere eskaintzen dut mendiko teknika eta materialetan. Jarduerak natura betean burutzean espero ez diren gauzak gerta daitezke, eta jakin egin behar da horiei erantzuten. Hori dela eta, garrantzitsua da horien gaineko ezagutza izatea.

GPSren erabilera, lehen sorospenak, segurtasun teknika, eskiatzeko materialaren erabilera, mendiko erremintak… dira erakuts diezazkizudan gauza batzuk, arrisku edo gorabeherarik gabe goza dezazun jarduerez.

Dituzun prestakuntza-premiak ebaluatzen ditut. Eta horren araberako prestakuntza ematen dizut burutu nahi duzun edo burutu nahi dituzun jarduerak eskatzen dituen ezagutza guztiak menpera ditzazun. Era horretan, ahalik hobetoen aprobetxa dezakezu segundo bakoitza, kezkarik gabe.

Natura da nire pasioa, eta zurea ere hala izatea nahi dut. Inguratzen gaituen ekosistemarekin konektatzeko bizipen zoragarriaz goza dezazun. Paraje bihurrietatik ibili eta planetako tokiak beste modu batera, benetako eran, ezagutzearren. Mendi-gidari edo mountain guidea izatea ez da lan bat, bokazio bat da. Eta zurekin partekatu nahi dut.

Testimonioak