Proposatutakoen artean ez bada ageri bilatzen zabiltzana, eta nahierako bidaia, bisita edo txango bat egin nahi baduzu, lagun diezazuket. Jarri nirekin harremanetan eta helmuga hori diseinatzen lagunduko dizut zeure beharrak kontuan hartuta. Zuk ideia jartzen duzu, nik gidatu egingo zaitut. Animalia jakin bat ikusi nahi duzu? Toki jakin bat? Naturalimits-en neurrira prestatuko dizut zure joan-etorria.